XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta beste zenbait tokitan.

-P. Lafittek:

Dudarik gabe ziurtatzen du lapurterazko NORI hirugarren pertsona deneko adizkerak (diozka, liozka, ziozkan...) EGIN aditzaren formak direla:

Le dialecte labourdin a perdu les formes datives du verbe UKAN traduisant "à lui": "à eux". Il les a remplacées par les formes correspondantes de verbe IN, reduction du verbe EGIN, faire" (Grammaire basque, 296, orr.)

-Eta gipuzkerazko datibaletan agertzen den -i- hori bizkaierazko -U bera balitz?

Gauza jakina da gipuzkeraz zenbait kasutan gertatzen dela -U- = -i-: Uria/iria, Uruna/irina eta abar.

5.4.3.2. Laguntzaile iragankorra: ÈZAN (Lafittek IZAN = avoir) eta EGIN bizkaieraz.-

ÈDIN, lehen adierazi dugun iragangaitzaren pareko dugu.

Beti adizkera bururatuetan:

- Subjuntiboan: har zezan, eman ziezon, esan daizun...

- Aginteran: Har iezaiozu, emon eiozu...

- Ahal eran: Egin daiket, Har dezaket...

- Ahalezko baldintzetan: Bila badezat/badagit, etab.